Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Azaroa 2007

Horren txokotik.

mikitaimar07 12/11/2007 @ 23:38

Azken aste hauetan, nahiko lanpetuta ibili naiz klaseko lanez eta beste hainbat gauzetan sartuta. Egunak eman ditut es dakit zenbat rollo desberdin egiten. Eta berdin da zenbat denbora ematen dudan edo ze gogoekin egiten dudan lana, beti nota bera lortzen dut.

Ordenagailu artean pasa ditut orduak eta orduak. Batzutan gaueko ordu txikitan geratu behar izan naiz lan egiten, lo gura puta horren aurka borrokan.Nire gauzetaz arduratzeko denbora faltan izan dut. Beno, egia esan, klaseko kontuak nire gauzak dira; baina nire buruko txoko ilun horietan dauden armiarma-sareak kanporatzeko, edo bisitatzeko aukera handirik ez dut izan.

Baleike horixe izatea nire Blog honek izan duena faltan. Behar bada, ez dut behar bezala zaindu, mimatu. Egia esan, ez da izan espero nuen bezala. Hasieran gogo handiz hartu nuen honen ardura. Baina, hainbeste "ardura" izanda, Blogerako izan dudan denbora murriztua izan da.

Horregaitik, txalotxekoa da tipo horrek bere txokotik egindako lana. Irakurtzera baino pentsatzera animatzen duten testuak sortu eta era jator eta natural batean idatzi ditu. Kazetari usaina, bai jauna. Sarean eskegi eta denok ditugu testu horiek eredu. Zorionak, behin"Jefe" izandakoaren lana ahaztu barik, claro!

77+30

mikitaimar07 12/11/2007 @ 23:34

Askorentzako 77-a ez dauka berezko esanahirik. Zenbaki kapikua soil bat, besterik ez. Baina kaleko musikaz jantzita dagoen norbaiteri galdetuz gero, zalantza izpirik gabe historiako urte garrantzitsuenetariko bat dala esango digu. Izan ere, urte horretan PUNK-a jaio zen eta 30 urte bete ditu jadanik.

Gu baino helduagoak direnen oroitzapenak eta telebistan botatzen dituzten dokumental eskasak erabili ditugu geure buruan orduko egoeraren irudia eraikitzeko. Orain unibertsitatean 30 77+30urte hauek ozpatzeko dokumental eta aurkezpen maratoia antolatu dute. Azaroaren 8an hasi eta abenduaren 19ra arte iraungo du, beraz, aste bakoitzean ekitaldiren bat ikusteko aukera luzatu da.

Guztiok izan dugu beti izkutuko Punk izaera. Gaur egun, lehen zana baino askoz gehiago zabaldu da. Moda bat bihurtu dela esan daiteke, behintzat janzkerari dagokionez. Agian orduan ere moda ere bazen, baina zail egiten zaigu benetako Punk ispiritua imaginatzea gaur egun: gizartearekiko nazka, axolagabekeria, erabateko askatasuna... Garai onak izango ziren horiek, non belarritako ta botak jantziz gero mundua aurretik eramateko gai zinela sentitzen zenuen.

Agur, Agur Begil...

mikitaimar07 05/11/2007 @ 23:48

Azkeneko bolada honetan ez dut askotan ikusi Karima Unibertsitatetik. Baina, hala ere, ezin dut nire burutik kendu. Kabroien batek, lo nengoela, bere irudia tatuatu zidan betazalen barrukaldean. Horregaitik, begiak ixten ditudan bakoitzean bere irudia agertu egiten zait aurrean. Honek, arazo handiak dakartza lo egiterako orduan eta loguraz heltzen naiz egunero klasera.

Gauza da, datorren urtean klaseko batzuek Erasmus edo Seneca proiektuen laguntzaz, atzerrira joan nahi dutela 3. kurtsoa ikasten. Niri ere, holako zeozer egitea gustatuko litzaidake. Eta buruan bueltaka ari zaizkit gauza asko azken egunetan. Alde egitea. Libre izateko aukera. Etxetik kanpo, lagun artean hilabete batzuk ematea zoragarria da benetan. Baina imajinatu azkenean Karima eta bion artean zeozer gertatzen dala. Ezin izango nuke alde egin bera hemen utzita.

Askotan, bizitzan zehar erabaki asko hartu behar dituguz, bide bata edo bestea aukeratu. Gauza diferentek baldintzatzen dituzte gure aukera horiek. Bikoteak, diruak, familiak, nota puta batek... Gainera, inoren aholkuek ez dute garrantzi handirik. Gerta leike, erabaki horietaz damutzea.

Badira, argazki albumak gorrotatzen dituzten pertsonak. Nik gorrotatu izan ditut urte askotan. Iraganera begiratu eta bide onetik gindozaela konfirmatzeko baino ez zutela balio uste nuen. Jakina, erraza zen hori orain dela urte batzuk. Erabakirik hartzeko adinik ez nuenean. Gauzak, zetozen bezala hartzen nituen estalitako erregaluak bailiran. Beldurgarria da askotan bizitza oso bat aldatu dezaketen gauzen artean aukeratzea. Eta erabakirik onena izan den jakitea ezinezkoa da.

Behin, nire bizitzan famatua den pertsonai batek esan zuen, bizitza zigarro bat bezalako dela: "Gustora ala gozatu barik erre dezakezu, baina zigarroak ez du inoiz atzera egingo. Horregaitik, onena leike kalada bakoitza gozatu eta hurrengoaz ez arduratzea, zigarroa bukatu arte." Zigarroa bukatu eta beste bat eskatu zidan. Gero, botila erdi-hutsik edo erdi-beteta ikusten dutenen rollo horregaz hasi zen.

Erre(ge)konkista!

mikitaimar07 05/11/2007 @ 22:59

Handia naizenean, errege izan nahi dut. Bai, benetan dinot. Bidaiatzea asko gustatu zait beti, eta ordaindu barik mundu osotik bidaiatzeko aukera izatea nire ametsa izan da txikitatik. Espainiako familia errealak munduko lurralde eta kultura desberdin askotxo ezagutu ditu, beti noski, euren ardurataz ahaztu barik.

Baina pribilegio horrek, badu desabantaila txiki bat ere: ondo aukeratu behar da nora joan. Espainiako erregeek, oraingo honetan, Maroko aukeratu dute. Parkatu, Ceuta eta Melilla. Hauexek, espainiar ejerzitoak okupatutako azken bi lekuak dira. Horregaitik, Marokorenak izatetik, hiri espainolak izatera pasatu ziren.

Pasa den Udan, Marokon eman nuen denboralditxo bat. Essaouira, Casa Blanca, Marrakech, Fez, Rabat... eta nola ez Ceuta eta Melilla bisitatu nituen. Egia esan, han biziko banintz ez nintzateke oso espainola sentituko. Erlijio, kultura, bizimodu, ohiturak... penintsulan ikusitakoekin baino, antza handiagoa zuten Marokoko beste hirietan ikusitakoekin.

Askok probokazioa bezala ikusi dezakete batzuen bisita euren herrialdera, nahiz eta besteen intentzioak guztiz onak izan. Juan Carlosen intentzio onetaz ez dut zalantzarik, baina euren bidaiak antolatzen dituenak kontu handiagorekin aukeratu beharko lituzke agureentzako resortak. Ez dakit ba, Marina D'Or, Port Aventura... edo horrelakoak egokiagoak izan daitezke, agian.

Google-en alde iluna

mikitaimar07 04/11/2007 @ 18:54

Gaur Internet-en nabigatzen ari nintzela orrialde bitxi batekin topo egin dut, Blackle izenekoa. Antza Heap Media enpresak sortutako web-a da, energia aurrezteko. Bere helburu nagusia egunez egun energia aurrezteko har ditzakegun erabakien garrantzia azpimarratzea da. Horretarako Google bilaketa sistemaz hornituriko ataria sortu dute.

Honen itxura Google-ena bezalakoa da, baina beltz kolorekoa. Dirudienez, pantailaren zati handi bat argirik gabekoa izanda energia aurrezten da, beraz, alternatiba ona da geure bilaketak burutzeko eta bide batez energia ez xahutzeko.

Web hau sortzearen ideia blog baten bitartez sortu zen. Honela zioen sarrera batek: Black Google Would Save 750 Megawatt-hours a Year. Hau da, Google Beltzarekin 750 megabatio-orBlackle (1)du aurreztuko lirateke urtero. Ordutik, eztabaidak izan dira energiaren aurrezpenaren eta orrialde beltzen irakurketa onaren gainean. Bakoitzak bere iritzia izango du honen gainean, baina nire ustez neurri eraginkorragoak daude energia aurrezteko. Hala ere ez da aukera txarra honakoa.

From Munich to Bilbao

mikitaimar07 04/11/2007 @ 16:30

Hitz eman nizuen eta bada garagardoaren azokari buruz berba egiteko unea. Izan ere, blogean berria publikatu eta bi egunera hantxe azaldu nintzen bi lagunekin, sekulako garagardo pitxerrak hartzeko.Garagardoaren azoka (3)

Karpa luze bat zegoen jarrita Zorrozaurreko aparkalekuan eta urrutitik ere jendea algaraka entzuten zen. Barruan, mahai eta eserleku bukaezinak eta eszenatoki txiki bat talde babaroen kantak entzuteko. Gehiagorik ez, bi txosna barra eta nahi adina garagardo eta saltxitxak.

Alde horretatik nahiko eskas iruditu zitzaidan lehengo begirada bota nuenean. Zertxobait gehiago espero nuen, baina tira, kontutan izan behar da bi urteGaragardoaren azoka (2) daramatela soilik azoka antolatzen. Egia esateko, "azoka" irakurri nuenean bere esanahi osoan hartu nuen hitza, hau da, imaginatzen nuen bestelako gauzak ikusiko nituela, esaterako: garagardoa erosteko saltokiak, dastatzekoak, informazio postuak, etab. Ez zen horrela ordea, baina honekin ez dut esan nahi nire gustokoa ez zenik.

Lehenengo tragoa hartu genuen eta eseri bezain laster guztiak zutitu ziren eta airean albo batera eta bestera pitxerra mugituz jendea abesten hasi zen musikaren doinua jarraituz. Nabaria zen batzuk letra asmatzen zutela, askok aldiz aleman zarratu batean abesten zuten, nahiz eta euskalduGaragardoaren azoka (1)n aurpegia izan. Ospakizun ohitura horrek txundituta utzi ninduen eta gainera hamar minuturo edo errepikatzen zuten. Beraz, giroaren aldetik erabat gozagarria aurkitu nuen festa hau eta ziur naiz denborarekin azokaren osagaiak hobetuko dituztela.

Kamioia eta zubia

mikitaimar07 03/11/2007 @ 13:57

Pasadan eguaztenean zortzi t'erditan, unibertsitateko polikiroldegira hurbildu nintzen lehenengo eskola hasi aurretik. Klaseko lagunekin futbito txapelketan izena eman genuen orain dela bi aste eta neurketen daten berri izateko joan nintzen klasekide batekin. Baina ezustea hartu genuen unibertsitatea eta kiroldegiaren artean zubirik ez zegoela ikustean. Berriz buelta osoa eman eta autoak sahiestuz errepidea gurutzatu genuen.

Ordu batzuk geroago, klasean irakasle batek gertatutakoaz berri eman zigun. Dirudienez martitzenean arratsaldean, kamZubiaioi batek zubia bota egin zuen atzeko atoiarekin. Ez zen zauriturik izan zorionez eta aste honetan zubia bere leukuan berriz jarriko dute. Bitartean gimnasiora joan gure dutenak istripua gertatu zen tokia inguratu beharko dute.