77+30
Askorentzako 77-a ez dauka berezko esanahirik. Zenbaki kapikua soil bat, besterik ez. Baina kaleko musikaz jantzita dagoen norbaiteri galdetuz gero, zalantza izpirik gabe historiako urte garrantzitsuenetariko bat dala esango digu. Izan ere, urte horretan PUNK-a jaio zen eta 30 urte bete ditu jadanik.
Gu baino helduagoak direnen oroitzapenak eta telebistan botatzen dituzten dokumental eskasak erabili ditugu geure buruan orduko egoeraren irudia eraikitzeko. Orain unibertsitatean 30
urte hauek ozpatzeko dokumental eta aurkezpen maratoia antolatu dute. Azaroaren 8an hasi eta abenduaren 19ra arte iraungo du, beraz, aste bakoitzean ekitaldiren bat ikusteko aukera luzatu da.
Guztiok izan dugu beti izkutuko Punk izaera. Gaur egun, lehen zana baino askoz gehiago zabaldu da. Moda bat bihurtu dela esan daiteke, behintzat janzkerari dagokionez. Agian orduan ere moda ere bazen, baina zail egiten zaigu benetako Punk ispiritua imaginatzea gaur egun: gizartearekiko nazka, axolagabekeria, erabateko askatasuna... Garai onak izango ziren horiek, non belarritako ta botak jantziz gero mundua aurretik eramateko gai zinela sentitzen zenuen.


Zabaldu
del.icio.us
ioi batek zubia bota egin zuen atzeko atoiarekin. Ez zen zauriturik izan zorionez eta aste honetan zubia bere leukuan berriz jarriko dute. Bitartean gimnasiora joan gure dutenak istripua gertatu zen tokia inguratu beharko dute.
