Unibertsitateko kontuak
Leioako Unibertsitateko ikaslea naizenez, egunero autobusez edo metro eta autobusez igotzen naiz bertara. Askotan luzeegia dirudi bidaia, batez ere jendez gainezka doanean autobusa. Horregatik, batzutan nahiago dut metroz heldu Leioara eta BUSa hartu gero berton. Bidaiaren tartean jende bitxia topàtzen dut egunez egun, beraz, batzutan kontu hauetaz mintzatuko naiz ere. Askotan bidaia luzeek, merezi duen zerbaiterako balio dute. Izan ere, nahiko giro atsegina dago gure fakultatean. Udaran eguzkipean etzateko larreak, eta neguko egunetan, kafetegi handi bat orduak bertan igarotzeko. Ezer gehiagorik nahi? Kafetegia aipatu berri dudanez, aurreratzen dizuet neu, ikasle askoren antzera, honetan eskoletan baino egun gehiago pasatzen ditudala. Jeje! Zintzo arituko naiz irakurleekin. Oharra: Eskertuko nizueke komentarioren bat uztea, horrela askoz atseginago bihurtuko zen hau. Eskerrik asko! Lehen sarrera irakurri baino lehen, oraindik norbait irakurtzen jarraitu nahi badu, uste dut beharrezkoa dela nire buruaz zeozer azaltzea. Gaur egun, ezinbestekoa dugu jakitea zer irakurtzen dugun. Batez ere, internet mundu birtual honetan, edonork publikatzeko erraztasun handia daukalako. Hobe, zeuek edo zeuk izatea honetan lehen adjektiboak ipintzen dituena, horregatik, nire burua deskribatu baino, nire gaurko egoera kontatuko dizuet labur-labur:



Zabaldu
del.icio.us