Bier Bier!
Gaur metroz joan naiz unibertsitatera. Euria ari zen goizaldean eta burumakur sartu naiz bagoira. Bidai aspergarrian debaldeko egunkari bat nuen eskutartean eta titular batek esnatu nau berehala. Honela zioen: "Garagardoaren Azoka bihar hasiko da Deuston". Hura nire sorpresa Munich-eko Oktoberfest-aren giroa Bilbon bertan edukiko genuela irakurtzean.
Zorrozaurreko zabalunean ospatuko da eta bihartik hasita domekara arte iraungo du. Beraz egun hauetan behin baino gehiagotan hurbilduko naiz garagardo eta saltxitxez betetzera. Artikuloa eskaneatu dut guztiok ikus dezazuten egutegia eta honi buruzko informazioa. Ziur naiz handik pasako naizela, beraz, ikusitakoez zerbait idatziko dut hemendik gutxira.



Zabaldu
del.icio.us
hey!!!!!!!
nice blog.Keep it up!!!!!!!
friend — 2008-01-18 - 12:06:22 GMT 0