San Mames-en
Pasadan zapatuan Athletic-en partidua ikustera joan ginen lagun bat eta biok. Gonbidapen pare bat lortu genituen eta gogo handiekin hurbildu ginen San Mames aldera. Gainera aspalditik ez genuen zuzenean neurketarik ikusi eta zelaian oihuka aritzeko garaia zen.
Beraz, Pozas-era joan ginen ordu bat lehenago giroa berotzeko asmoekin. Bertan jendea animatuta zegoen jada eta agerian zegoen zelaia beterik egongo zela beste behin. Bapatean Zaramaren bihotzak sutan jarri zuten Indautxuko herriko tabernan eta algaraka hasi ginen "Athletic! Athletic!".
Zelaira hurbiltzeko ordua heldu zen eta abesten eta edaten ibili ginen jendetzaren artean. Giro ikaragarria zegoen une hartan. Egia esateko, Athletic-ek zapatuan jokatzen duenean, partiduak bero-beroak dira. Behin zelaian sartuta, berriz hasi ginen zale guztiok taldea animatzen eta partidua ahaztezina izateko itxura hartzen hasi zen.
Ordu ta erdi geroago burumakur irten ginen handik. Berdinketa zikin bat, eta beste partidu bat irabazi barik, gainera golik gabe. Pena handiarekin joan ginen alde zaharrera alkohol artean ikusitakoa ahazteko. Gaba horrek ez zuen askorik iraungo. Garagardo pare bat hartu eta etxean nintzen hiruretan. Barkatu, ordu bietan, erlojua atzeratu behar zela. Tristea baina holan izan zen, 15 urteko neskatxekin metroan bueltatu nintzen. Athletic honek nire bizitza akabatuko du.


Zabaldu
del.icio.us