Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Talo, sagardo eta euria

mikitaimar07 @ 22:40

Urtero, Gernikako azokarik garrantzitsuena zein Euskal Herriko jendetsuenetakoa urriko azken astelehenean ospatzen da. Herriko gune nagusi osoa hartzen du jaiak, izan ere, baserritarrek euren produktuak saltzeko antolatzen diren 900 saltokiak herriko kale nagusietan jartzen dira: San Joan Ibarran, Paselekun, Artekalen eta Juan Kaltzadan.

Jai egun honetako erakargarritasun nagusia produktuen lehiaketa izaten da, besteak beste barazki, fruta, lore, gazta, txakolina, eztia… baina bueno, jende gaztearentzat lekua ere badago. Berandurarte irauten du kalearteko anbiente onak. Hauxe dena jakinda aurten koadrilan komentatu eta hurbiltzea adostu genuen. Eguerdirako ailegatu eta bazkalordurarte egon ginen bueltaka, azoka ikusten. Talo batzuk bazkaldu eta sagardoa dastatzen hasi ginen, hangoa kalitate onekoa zela entzuna baikenuen.

Euria, goizean barra-barra ibili bazen ere, arratsalderako ziri-miri lasai bat baino ez zen geratzegernika-urriko.jpgn. Hala ere, jende kopurua nahikotxo murriztu egin zen eta nekatuta geunden jadanik. Orduan, autobusa hartzea erabaki genuen arratsaldeko zazpiretan, etxera heldu eta ohera. Kaltzontziluak bustita eta oraindik sagardo zaporea ahoan neukala jeiki naiz gaur, baina nire ikasgairik gogokoenaren praktika bi orduak egiteko gogotsu abiatu naiz klasera.

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>