From Munich to Bilbao
Hitz eman nizuen eta bada garagardoaren azokari buruz berba egiteko unea. Izan ere, blogean berria publikatu eta bi egunera hantxe azaldu nintzen bi lagunekin, sekulako garagardo pitxerrak hartzeko.
Karpa luze bat zegoen jarrita Zorrozaurreko aparkalekuan eta urrutitik ere jendea algaraka entzuten zen. Barruan, mahai eta eserleku bukaezinak eta eszenatoki txiki bat talde babaroen kantak entzuteko. Gehiagorik ez, bi txosna barra eta nahi adina garagardo eta saltxitxak.
Alde horretatik nahiko eskas iruditu zitzaidan lehengo begirada bota nuenean. Zertxobait gehiago espero nuen, baina tira, kontutan izan behar da bi urte
daramatela soilik azoka antolatzen. Egia esateko, "azoka" irakurri nuenean bere esanahi osoan hartu nuen hitza, hau da, imaginatzen nuen bestelako gauzak ikusiko nituela, esaterako: garagardoa erosteko saltokiak, dastatzekoak, informazio postuak, etab. Ez zen horrela ordea, baina honekin ez dut esan nahi nire gustokoa ez zenik.
Lehenengo tragoa hartu genuen eta eseri bezain laster guztiak zutitu ziren eta airean albo batera eta bestera pitxerra mugituz jendea abesten hasi zen musikaren doinua jarraituz. Nabaria zen batzuk letra asmatzen zutela, askok aldiz aleman zarratu batean abesten zuten, nahiz eta euskaldun aurpegia izan. Ospakizun ohitura horrek txundituta utzi ninduen eta gainera hamar minuturo edo errepikatzen zuten. Beraz, giroaren aldetik erabat gozagarria aurkitu nuen festa hau eta ziur naiz denborarekin azokaren osagaiak hobetuko dituztela.


Zabaldu
del.icio.us