Google-en alde iluna
Gaur Internet-en nabigatzen ari nintzela orrialde bitxi batekin topo egin dut, Blackle izenekoa. Antza Heap Media enpresak sortutako web-a da, energia aurrezteko. Bere helburu nagusia egunez egun energia aurrezteko har ditzakegun erabakien garrantzia azpimarratzea da. Horretarako Google bilaketa sistemaz hornituriko ataria sortu dute.
Honen itxura Google-ena bezalakoa da, baina beltz kolorekoa. Dirudienez, pantailaren zati handi bat argirik gabekoa izanda energia aurrezten da, beraz, alternatiba ona da geure bilaketak burutzeko eta bide batez energia ez xahutzeko.
Web hau sortzearen ideia blog baten bitartez sortu zen. Honela zioen sarrera batek: Black Google Would Save 750 Megawatt-hours a Year. Hau da, Google Beltzarekin 750 megabatio-ordu aurreztuko lirateke urtero. Ordutik, eztabaidak izan dira energiaren aurrezpenaren eta orrialde beltzen irakurketa onaren gainean. Bakoitzak bere iritzia izango du honen gainean, baina nire ustez neurri eraginkorragoak daude energia aurrezteko. Hala ere ez da aukera txarra honakoa.


Zabaldu
del.icio.us