Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Agur, Agur Begil...

mikitaimar07 @ 23:48

Azkeneko bolada honetan ez dut askotan ikusi Karima Unibertsitatetik. Baina, hala ere, ezin dut nire burutik kendu. Kabroien batek, lo nengoela, bere irudia tatuatu zidan betazalen barrukaldean. Horregaitik, begiak ixten ditudan bakoitzean bere irudia agertu egiten zait aurrean. Honek, arazo handiak dakartza lo egiterako orduan eta loguraz heltzen naiz egunero klasera.

Gauza da, datorren urtean klaseko batzuek Erasmus edo Seneca proiektuen laguntzaz, atzerrira joan nahi dutela 3. kurtsoa ikasten. Niri ere, holako zeozer egitea gustatuko litzaidake. Eta buruan bueltaka ari zaizkit gauza asko azken egunetan. Alde egitea. Libre izateko aukera. Etxetik kanpo, lagun artean hilabete batzuk ematea zoragarria da benetan. Baina imajinatu azkenean Karima eta bion artean zeozer gertatzen dala. Ezin izango nuke alde egin bera hemen utzita.

Askotan, bizitzan zehar erabaki asko hartu behar dituguz, bide bata edo bestea aukeratu. Gauza diferentek baldintzatzen dituzte gure aukera horiek. Bikoteak, diruak, familiak, nota puta batek... Gainera, inoren aholkuek ez dute garrantzi handirik. Gerta leike, erabaki horietaz damutzea.

Badira, argazki albumak gorrotatzen dituzten pertsonak. Nik gorrotatu izan ditut urte askotan. Iraganera begiratu eta bide onetik gindozaela konfirmatzeko baino ez zutela balio uste nuen. Jakina, erraza zen hori orain dela urte batzuk. Erabakirik hartzeko adinik ez nuenean. Gauzak, zetozen bezala hartzen nituen estalitako erregaluak bailiran. Beldurgarria da askotan bizitza oso bat aldatu dezaketen gauzen artean aukeratzea. Eta erabakirik onena izan den jakitea ezinezkoa da.

Behin, nire bizitzan famatua den pertsonai batek esan zuen, bizitza zigarro bat bezalako dela: "Gustora ala gozatu barik erre dezakezu, baina zigarroak ez du inoiz atzera egingo. Horregaitik, onena leike kalada bakoitza gozatu eta hurrengoaz ez arduratzea, zigarroa bukatu arte." Zigarroa bukatu eta beste bat eskatu zidan. Gero, botila erdi-hutsik edo erdi-beteta ikusten dutenen rollo horregaz hasi zen.

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>