Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Erre(ge)konkista!

mikitaimar07 @ 22:59

Handia naizenean, errege izan nahi dut. Bai, benetan dinot. Bidaiatzea asko gustatu zait beti, eta ordaindu barik mundu osotik bidaiatzeko aukera izatea nire ametsa izan da txikitatik. Espainiako familia errealak munduko lurralde eta kultura desberdin askotxo ezagutu ditu, beti noski, euren ardurataz ahaztu barik.

Baina pribilegio horrek, badu desabantaila txiki bat ere: ondo aukeratu behar da nora joan. Espainiako erregeek, oraingo honetan, Maroko aukeratu dute. Parkatu, Ceuta eta Melilla. Hauexek, espainiar ejerzitoak okupatutako azken bi lekuak dira. Horregaitik, Marokorenak izatetik, hiri espainolak izatera pasatu ziren.

Pasa den Udan, Marokon eman nuen denboralditxo bat. Essaouira, Casa Blanca, Marrakech, Fez, Rabat... eta nola ez Ceuta eta Melilla bisitatu nituen. Egia esan, han biziko banintz ez nintzateke oso espainola sentituko. Erlijio, kultura, bizimodu, ohiturak... penintsulan ikusitakoekin baino, antza handiagoa zuten Marokoko beste hirietan ikusitakoekin.

Askok probokazioa bezala ikusi dezakete batzuen bisita euren herrialdera, nahiz eta besteen intentzioak guztiz onak izan. Juan Carlosen intentzio onetaz ez dut zalantzarik, baina euren bidaiak antolatzen dituenak kontu handiagorekin aukeratu beharko lituzke agureentzako resortak. Ez dakit ba, Marina D'Or, Port Aventura... edo horrelakoak egokiagoak izan daitezke, agian.

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>